XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Txinako Gobernuak Taiwanekiko politika gogortu egingo duela iragarri du Li PengekAgentziak /
JOAN ZEN ASTEAN Pekinek ukatu egin zuen Taiwani erasotzeko ezkutuko plan bat egina zuela, baina atzo Li Pengek egindako adierazpenen arabera, dagoeneko Taiwan inbaditzeko planen bat edo batzuk eginak dituztela antzeman daiteke.
Pekingo Herriaren Jauregi Handian emandako diskurtsoak egin zuen iragarpen hori Txinako lehen ministroak, Jiang Zemin lehendakariak 1995ean Taiwani egin zion bateratzeko eskaintzaren urtemugan.
Zeminek zortzi puntu barneratu zituen bateratze eskaintzan.
Dirudienez, ordea, lehendakaria ez zen egon Taiwani egindako bateratze eskaintzaren lehen urtemugaren ospakizunean.
Li Peng buruzagi txinatarren artean gogorrenen taldeko buruzagitzat jotzen dute, eta bere diskurtsoak ez zion negoziazioari biderik ireki.
Jiang Zeminek duela urtebete egindako eskaintzarekin alderatuz, erabat desberdina izan zen Lirena, iazko eskaintza
Izan ere, Taiwani indar armatuak gordetzeko aukera eman zioten eta hitz eman zioten Txinak ez zuela Armada hara bidaliko bateratzea gertatu eta gero ere.
Martxoan hauteskundeak TaiwanenMartxoaren 23an egingo diren Lehendakaritzarako hauteskundeak inguratzen ari diren heinean, gero eta zalantza handiagoak daude Txinak hartuko dituen neurriei buruz, baldin eta berriro Li Teng Hui lehendakari hautatzen baldin badute.
Ia ziurtzat jotzen da Taiwanen Li Teng Hui berriz aukeratuko dutela.
Pekinek lehendakari taiwandarrari
Taiwan eta Txinaren arteko banaketa osoa bultzatzen duten buruzagi politikoei eta politika horrekin bat egiten duten nazioarteko indarrei zuzenduta dago Li Pengek atzoko diskurtsoan egindako oharra.
Lik gaineratu zuenez,